2018/02/03

Negua




Haizea. Euria. Hotza. Eguraldi makurra abenduko 24 hartan. Urtero legez, arratsaldeko 4rak aldera elkartu ginen txistulariok. Gure egutegian, egun seinalaturik bada, hori, dudarik gabe, Olentzero eguneko kalejira baita.


 
2013koan sei txistulari atera ginen kalera: Manu, Ander, Julen, Urtzi, Christian eta Txemi. Azken hau baina, ez zen bakarrik etorri. Argazki-kamera lepoan, orain txistua jo orain... klik!
 
 
 
 
Unea iristean aurrera, salto kalera, euripean putz eta jo. Lurra distiratsu eta haizea harro. Doinua jarri genion negu gorriari.
 
 
 

Atsedenerako tenorea txistularientzat. Euritik babesturik, haizeari ezin iskin egin.  Kameraren begiak, berriz, ezin detailerik galdu.
 
 
 
 
Zeruak tregoarik ez, azken txanpa genuen frontoiaren epelerainoko bidean.
 
 
 
 
Teilatupean, lasai. Frontoiak itzalak eta tantak argiarekin jolasean jarri zituen. Eta argazkilariaren begiak klik! ederki harrapatu.
 
 
 
 
Azkenik, argazkilaria ezkutalekutik atera eta makinak harrapatuta. Eskerrik asko artista! Zure argazkiak gure gozagarri, egun eder baten lekuko.
 
 
Argazki guztiak: Txemi Llanok 2013/12/24 Amurrio

 





2018/01/31

Agurra




Ongi etorrirako, aurreikus zitekeen, hareago txistularien mundutxoan ibilita, aurreskua. Hori bai, gure galbahetik. Ez da hasiera original hau, hala ere, ur-handitan jarduteko unea, tradizioaz edo aurreskuaz mintzatzekoa. Ez dugu lokatsera salto egingo hain arin. Guk sortzen duguna, besteek plazaratzen dutena, txistuaz eta txistulariez, hor ibiliko gara igerian. Inguru-minguru.
Libre hantzean.
Bustitzeko prest?


Aurresku, dantza
auspoa, bihotza
sokan askea
bidean
ahantziz al goaz?

Aurresku, omen
oroimen
mirespen
ez egizu men
bidean
ahantziz al goaz? 






Fitxa
Amurrioko antzokia 2015eko martxoak 5ean
Ahotsa eta baxua: Oier García
Txistua: Zuriñe Miranda
Flauta: Oihane Buzón
Akordeoia: Leticia Montalban
Kitarra: Unai Albinarrate
Dantzariak: Madalen Artetxe eta Luken Alava
Musika: herri doinua- Christian Alemany
Letra: Ch Alemany
Bideo grabaketa: Iñaki Ibarluzea